Quantcast
Channel: idazkuntza – FiloBlogia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 12

EHULKUren hizkuntza-aholkuak

$
0
0

“UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak 2006ko irailean ekin zion hizkuntza-aholkuak fitxa didaktikoen bidez unibertsitateko kideen artean banatzeari. EHULKU plataforma birtuala erabili du halakoak banatzeko.

Urteotan, fitxa sorta zabal batez hornitu du Euskara Zerbitzuak «EHULKUren aholkuak» saila. Hizkuntza-gai bat jorratzen da aldi bakoitzean, gai horri buruzko alderdi ilunak eta zalantzak argitzea helburu; bai halaber, honako hauek ere:

Euskara arautzeko eta estandarizatzeko egunean-egunean egiten diren urratsen berri ematea.
Hizkuntza-auziak modu didaktikoan lantzea.

UPV/EHUko langileak izan dira orain artean EHULKUren aholkuen hartzaileak: irakasle-ikertzaileak eta AZPko langileak, batik bat, eta baita, harpidetzea eskatuz gero, ikasleak ere. Posta elektronikoaren bidez helarazi zaizkie fitxak harpidedunei, powerPoint eta pdf formatuetan. Aholkuok unibertsitateko lagunei zabaltzeko, ehulkulist banaketa-zerrenda kudeatzen du Euskara Zerbitzuak; une honetan, zehazki, 1.962 harpide ditu banaketa-zerrendak.

Argitalpen honen bitartez, etxeko mugak gainditu, eta plazara atera nahi izan dugu urteotako lana; euskararen irakaskuntzaren alorrean dabilen oro izan daiteke, horrenbestez, gure argitalpenaren hartzaile.”

via Diigo http://ift.tt/1G31Bxx

The post EHULKUren hizkuntza-aholkuak appeared first on FiloBlogia.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 12